
Hosted by Euskalerria Irratia · EU

Oinez Txokoa eszenatoki bat baino askoz gehiago baita: festak auzolana, kultura eta euskara oinarri hartuta partekatzeko, gozatzeko eta bizitzeko topagunea da

Peñentzat, sanferminak besta arrunt batzuk baino askoz gehiago dira. Are gehiago aurtengoak Irrintzi Peñarentzat, 75 urte betetzen dituenean

Konpromiso ugari dituzten arren, erakundeetako kargu publikoek sanferminetaz gozatzeko tartea ere hartzen dute. Halaxe nabarmendu digu Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Memoria eta Bizikidetza, Kanpo Ekintza eta Euskara kontseilariak Sanfermintza saioan

Sanferminetan jotzea “oso berezia” dela azpimarratu digute Karmele Gurbindo eta Ainhoa Garcia Naxkerreko musikariek. Egun Motelak eta Plazeratu kolektiboek antolatuta, Herri Sanferminetan joko du Atarrabiako taldeak gaur 21:00etan, eta alde horretatik ere oso pozik agertu dira eszenatokiarekin. “Kuir jende piloa bilduko dela ziur gaude, eta hori da gure publikoa”. Giro oso ederra izango dela ziurtatu digute. Sanfermintza saioan, zuzenean, bi kantu eskaini dizkigute, kontzertuaren aurrerapen gisa.

Sanferminak Iruña osoan ospatzen direla dirudien arren, oraindik ere Alde Zaharra da bestaren erdigune nagusia. Auzo osoa hartzen du bestak bederatzi egunez, eta horrek eragin zuzena du bertako bizilagunen egunerokoan. Asier Cabodevilla eta Mikel Lizasorekin hitz egiten aritu gara honen bueltan

Aurten, eguraldia tarteko, ordubete aurreratu dituzte Herri Kirol erakustaldia, Irune Biurrunek argitu moduan “kirolarientzat eskertzekoa den erabaki bat”.

Azken urteetan sute-kanpainak aurreratu egin dira, eta beroak, hezetasun baxuak eta landaredi pilaketak arriskua handitu dute. Aitor Andueza suhiltzailea Guardasola saioan izan da eta suteen bilakaeraz, prebentzioaz eta basoen kudeaketaren garrantziaz hitz egin du

Eraso sexista eta sexualik gabeko sanferminak erdieste aldera, Iruñeko Udalak gune seguruen sarea zabaltzen jarraitu du aurten. 23 lokal eta jai gunek egin dute bat protokoloarekin

Baztanen mutil-dantza berdinzaleak erdiesteko sortutako ekimenak eskuratu du aurten Jaizkibel Konpainiak ematen duen Hondarribia Berdintasun Hiria saria

Iruñeko Peñen Federazioak jai seguru, feministak eta indarkeria matxistarik gabekoak bizitzeko deia egin du. Rakel Arjol, Iruñeko Peñen lehendakaria, Guardasola saioan izan da.