
Hosted by EITB Radio Televisión Pública Vasca · EU

Igitaia eta mailuaren indarraz eginiko rap musikaren erritmo, melodia eta mezuetan barrena murgilduko gara Martin Ziarrustaren (Gasteiz,1999) testuingurua ezagutzeko asmoz.Ziakhus moduan eman zen ezagutzera eta Dürum Solo Karne edo Ekida bezalako proiektu nahiz ekimenetan parta hartu ostean, Mateo Zikuta izenpean aurkeztu zaigu El Garto beatmakerr-aren laguntzaz aurkeztutako “Ketura Operazioa” LP edo lan luzearekin. Lan hau konfirmazio moduko bat da, izen, mezu eta soinu sendoagoz geratzeko datorrela baieztatzen duen lana.Ekain Perezek gidatutako Lore Hostoak podcastaren atal honetan Mateo Zikutaren soinu nahiz ideien iruditegia ezagutuko dugu.Mateo Zikuta & El Garto – Iltzeak eta belarrak (Ketura Operazioa // 2026)Mateo Zikuta & El Garto – Misilen Zai (Ketura Operazioa // 2026)Pikutara - Gudarien Eguna (88-91 maketa // 1991)2zio - Epaile Jauna (Pausuz pausu // 2013)Arrano Pertxa eta Lengu Iluna – Basque Life Thug Life (Jaungoikoa, dirua eta erritmo zaharra // 2018)Rodeo – Norabidea (EHko TPGNSozialistaren abestia// 2021)MATEO ZIKUTA, Caliè - Aresti bars (Bigarrenez Aresti etorkizunaren aurrean // 2025)Mateo Zikuta & El Garto – Flow Torreta (feat. Calié) (Ketura Operazioa // 2026)Enbor – Ekaitzak (Enbor // 1979)Mateo Zikuta & El Garto – Putreak Inguruan (Ketura Operazioa // 2026)Chill Mafia – Bedeinkatua (2021)Erre Q R - Omenaldi feat. Buru Arin (Bidezidorrak // 2025)Mateo Zikuta & El Garto – Furgonetan (Ketura Operazioa // 2026)

Euskal musikaren ondare da Maddi Oihenart, Zuberoako ahots tradizioaren ordezkari. Bere kantu eta kantaerak hainbat belaunaldietan izan du oihartzuna, izan a capella, jazz edo kantu herrikoien doinupean. Idazle eta musikari askoren babesean entzun izan dugu, Itxaro Bordaren hitzetatik, Juantxo Zeberioren piano konponketetaraino. Horrela, Barkoxen 1956an jaiotako abeslaria, hitz eta doinuen arteko harreman eder horren adierazgarri bilakatu da gure herrian, ziurrenik desagertzen ari den mundu baten testigantza utziz.Ekain Perezek gidatutako “Lore Hostoak” podcastaren atal honetan Maddi Oihenarten iruditegian murgilduko gara kantuetan barrena.Playlista:• Maddi Oihenart eta Juantxo Zeberio – Besterik Ezean (Lur // 2025)• Maddi Oihenart - Ikusiko dira berriz (Hari Biru // 2007)• Mixel Achigar- Ama Euskadi (Etxahun Iruri) (Etxahun 1907 – 1979 // 1999)• Beñat Achiary - Maitea nun zira (Ene Kantu Ferde eta Urdinak // 1989)• Maddi Oihenart (Olatz Zugasti) – Lo Hadi Aingürüa (Bulun Bulunka // 1999)• Maddi Oihenart & Mixel Arotze – Agota (Lürralde Zilarra // 1998)• Ruper Ordorika - Enbaxadorre Hodeiertzean (Memoriaren Mapan // 2006)• Maddi Oihenart - Argizagi Ederra (Hari Biru // 2007)

Askotan aipatu izan dugu Iruñerrian azken urteotan eman den loraldi musikala eta bertako beste lore bat hostokatu dugu atal honetan. Iruñatik oso gertu, Atarrabiatik dator Martin Cervantes, Tuli, Chill Mafiako partaide gisa ezagutu genuena. Orain, La Txama proiektuarekin buru belarri dabil, napar-mex edo betidanik Nafarroan eta Euskal Herri osoan rantxera edo corrido mexikarrari erakutsi zaion maitasunari jarraipena emanez, kasu honetan kaleko kodigoekin uztartuz euskal corrido urbanoaren ikur bilakatu dira.Ekain Perezek gidatutako “Lore Hostoak” podcastaren atal honetan, Tuliren soinu iruditegia ezagutuko dugu.Playlista:• La Txama – La Txama (La Txama // 2024)• La Txama – Fusilaren Hotsa (La Txama // 2024)• Mikel Laboa – Ihesa Zilegi Balitz (6 // 1985)• Xiberotarrak – Mauleko Erregiña (Zotükatzez batx-batxa // 2023)• Oliba Gorriak – Sorkuntza (Ideien Guda // 2014)• Tapia Eta Leturia – Gipuzkoarrok, Errosariyo Santuba! (Tapia Eta Leturia Band // 1995)• Chill Mafia Records – Mus Corrido (Agur Eta Ohore // 2024)• Oskorri – Mari Andresan Korotza (Katuen testamentua // 1993)• Argoitia Anai Arrebak – Mundu Bat (Irune ta Andoni Argoitia // 1968)• Xirula Mirula – Denboraren Makina (Txanela Musika 1 // 2022)• La Txama – Laister Izango Gara Berriz (La Txama // 2024)

Bidaia intimo bat proposatzen digu Gartxot Unsainek. Gitarraren soiltasuna eta artifiziorik gabeko ahotsa baliatuz, bilaketa emozional zintzo bat egin nahi izan du “Bizirik gaude” diskoan, musika egiteko modu biluziago eta pertsonalago baterako hautua. Izan ere, Madeleine eta Ghau proiektuekin hostokatu bagenuen, oraingoan bere izen propioa daramanarekin datorkigu, koloretik txuri-beltzera, tximeletatik beldar izaterako alderantzizko metamorfosi moduko batean norberaren muinera edo esentziara iritsita, bizirik dagoela aldarrikatuz.Ekain Perezek gidatutako “Lore Hostoak” podcastaren atal honetan Gartxot hostokatu dugu.Playlista:. Gartxot – Non Erein (Bizirik Gaude // 2026). Gartxot – Portuko Negu (Bizirik Gaude // 2026). Mikel Markez - Eguzkia (…Eta Etorri Egin Zait… // 1992). Oskorri - Euskal Herrian Euskaraz (Adio Kattalina // 1982). Benito Lertxundi – Itzaltzuko Bardoa (Altabizkar - Itzaltzuko bardoari // 1981). Xabier Badiola - Leihoko Argian (Xabier Badiola // 2023). Gartxot – Ahaztear (Bizirik Gaude // 2026). Physis versus Nomos - Babes Estaldura (Burdin Gozoa eta Arrabioa). Ibil Bedi – Anelidoak (Hau dena [Katakrak] // 2023). Xabier Zeberio - Non Zira (Pause // 2023). Amaia Miranda – Bizipoza (Cada Vez Que Te Veo Lo Entiendo // 2025). Gartxot - Lagun ta asun (Bizirik Gaude // 2026)

Zer dira ba hitza eta doinua, poesia eta musika, galbahe emozional edo identitario ez badira. Zer gara gu, guk iragazi ez badugu izan nahi dugun hori? Edo niak iragazten ez badu izan nahi ez dudana? Hitzen esan nahien labirinto horretan murgildu da Gotzon Barandiaran (Larrabetzu,1974) idazle, poeta, musikari edo kultur ekintzaile gisa bere arrastoa utzi duena. Izan ere, zer utzi, zer eman, zer hartu erabakiz idatzi du “Galbahea” poema liburua, hitzak kantu eta kantuak hitz izateko bidegurutze lauso horretan Galbahe taldea sortu eta 11 kantuz osaturiko diskoarekin borobilduz. Ez da lehen aldia gisa horretako abentura batean ikusi duguna, gehienok Katamalo proiektu zoragarriaren baitan oroituko baituzue.Atzerako begirada hori baliatuz, Barandiaranen galbahean geratutako petalo musikalak bildu eta entzungo ditugu Ekain Perezek gidatutako "Lore Hostoak" podcastaren atal honetan.Playlista:• Galbahe - Txoritxu txilibitaria / Belatzarekin (Galbahea – 2025)• Galbahe - Bakean Elkarbizitzerik (Galbahea – 2025)• Ruper Ordorika – Lagun Erratuena (Kantuok jartzen ditut // 2003)• Gorka Urbizu – Janela Bat (Hasiera Bat // 2024)• Xabier Zeberio – Pause (Pause // 2023)• Anari – Txikizio Hau Dena (2025)• Katamalo – Ez Dezala Mikrofonoak Agindu (Poema) (Bihotz Bakartien Kluba // 2007)• Galbahe - Aylan (Galbahea – 2025)• Bide Ertzean – Zenbat Aldiz (77 // 2013)• Tapia eta Leturia – Wafa (Hain Zuzen // 2002)• Maurizia, Leon eta Basilio – Jotea (Alboka Eta Trikitixa // 1998)• Anonyme Popular - Jaio Orduko (2022)• Galbahe - Wafa (Galbahea – 2025)

Euskal Herrian biztanleko musikari proportzio handieneko herria izango da Bera, eta Nafarroa iparraldeko herri txiki horretakoa da Janus Lester, hain zuen. Azken urteotako ahots eder bezain pertsonalenen artean dago zalantzarik gabe eta 29 urterekin bere abestiak gure iruditegian txertatzea lortu du denbora gutxian. Izan ere, bi lan kaleratu ditu oraingoz, 2022an lehena “Ez Gaitzala Loak Harrapatu” izenpean eta bigarrena 2024an: “Lore”.Ekain Perezek gidatutako “Lore Hostoak” podcastaren atal honetan lorez lore hostokatuko dugu Jokin Pinatxo eta bere lorategi musikala.Playlista:. Janus Lester – Bi Begi Bi Lore (Lore // 2024). Janus Lester – Lore (Lore // 2024). Petti - Eman eta hartu (On // 2007). Ruper Ordorika - Ene Begiek (Ez Da Posible // 1990). Ken zazpi eta EOS - Hel nazazu eskutik (2013). Janus Lester – Udazken Egun Hura (Ez gaitzala loak harrapatu // 2022). Izaro – EDZDDH (Cerodenero // 2023). Janus Lester – Maitasuna tabu (Ez gaitzala loak harrapatu // 2022). Janus Lester – Argitu Zain (Lore // 2024). Itoiz – Elurretan (Ambulance // 1987). Olaia Inziarte - Zure mina (Lehengo Lepotikan burua // 2022)Izaki Gardenak - Amaieratik hasi (Amaieratik hasi // 2013). Gorka Urbizu – Zilarra (Bakan II // 2025). Janus Lester – Minutuak (Lore // 2024)

Euskal Power Pop-aren aitajaunetako bat da Toño Muro. Iruñean, 90eko hamarkadan Balerdi Balerdi taldea sortu zuen Sergio Ibarrola “Zara”, Marino Goñi, Patxi Goñi eta Blanka Izkueren alboan. 2012tik aurrera bigarren bizitza edo agerraldi bat ere izan zuen proiektuak, Muro eta “Zara”ren albora lehenik Karlos Ortiz eta honen ondotik Petti eta Anxel Iraola batuz. Merkatuaren ikuspegitik begiratuta, euren aitortza kuantitatiboa baino kualitatiboa izan dela esan genezake. Eta horrela, melodia itsaskorrak testu adimentsu eta ironikoekin uztartzeko gaitasunaz, euskal pop rock-aren kultur talde maitatu eta errespetatuenak bilakatu dira, ondorengo belaunaldientzat ezinbesteko erreferentzia izanik.Ekain Perezek gidatutako “Lore Hostoak” podcastaren atal honetan Toño Muroren unibertso edo kantu lorategian murgilduko gara.Playlista:• Balerdi Balerdi – Non Duzu Zauria (Ez Gara Galdu // 1994)• Balerdi Balerdi – Lore Etxea (Balerdi Balerdi // 1991)• Errobi – Nora Goaz (Errobi // 1975)• Jotakie – Beti Berdin (Zurt!!! // 1986)• Ruper Ordorika – Ene Herrian (Ez Da Posible // 1990)• Lau Behi – Hegan Egin Nahi Dut (Lau Behi / 1995)• Balerdi Balerdi – Letrak Zeruan (Hobe behin gorri ezenez beti hori // 1997)• Balerdi Balerdi – Amaitzear da dantza garaia (Galtzen ikasteko metodoa // 2017)• The Uski’s – Zelan (Barikun // 2007)• Txuma Murugarren & Angel Unzu – Fortuna Bakoak (14 abesti eta hamahiru istorio txiki // 2013)• Hiuzz – Mamuak (Esperoan // 2025)• Balerdi Balerdi – Azken Kanta (Udaberri Alua // 2023)

2015ean Autobus Magikoa sortutakoan, ez zuten pentsatu ere egingo hamar urte beranduago gertatuko zena. Oiartzuarrek “Hatortxu Rock”eko kontzertua iragarritakoan lehertu zen dena eta urte askoan isilpean, ezkutaturik, egon ostean taldearen disko bakarra den 2017ko “Musker” laneko abestiek bizitza eta bide propioa egin zuten pandemia garaiko geldialdiaren ostean. Boskotearen 10. urteurrena ospatzeko itzuleraren azken geltokia, 2015eko lehen kontzertua gauzatu zen leku berean izan zen, Oiartzungo Ugaldetxo auzoko festetan, nolabait hamarkada bat atzerago sortutako zirkulua itxiz. Bertan, Euskal Herri osotik etorritako lau mila pertsona inguru bildu ziren auzo txiki bateko jaietan, reggae, rap, rock eta umore onaren giroan.Ekain Perezek gidatutako “Lore Hostoak” podcastaren atal honetan Gotzon Retegi (Musker) abeslaria hostokatu du.Playlista:• Autobus Magikoa – Alde (Musker // 2017)• Autobus Magikoa (ETBko Telesailaren Openinga)• Julen Lekuona - Itsasoan Urak Handi Dire (Zuzenean / 1968)• Imanol Urbieta - Behin Betiko (Nire ibilbide pedagogikoa // 2009)• Berri Txarrak - Denak ez du balio (Libre // 2003)• Glaukoma Ta Bad Sound – Batak Bestetik (Sua zaintzen // 2015)• Autobus Magikoa – Pozaren Gailurra (Musker // 2017)• Autobus Magikoa – Denbora (Musker // 2017)• Bizardunak - Shane MacGowan’s Basque Paddys (Bizardunak // 2009)• Txiltxoko - Amaren negarra (Txiltxoko Acustic // 2018)• Uzi Cuzy - 1000skrt (2022)• Autobus Magikoa – Zu Zara (Musker // 2017)

Nafarroan, konkretuki Iruñerrian, azken urteetan sortu den olatu berriaren parte da Atarrabiatik datorkigun Naxker boskote gaztea. Pop, punk edo post-punkaren ildotik konposatu dituzte euren kantuak eta “Matxenia II” izeneko lehen lanarekin harrera ezin hobea izan du Karmele Gurbindo, Ainhoa García, Nerea Arrasate, Jaione Baraibar eta Aritz Martinek osatutako taldeak. Ez daramate denbora asko musikaren munduan, baina transmititzen duten indarra ikusirik etorkizun oparoa iragarri diezaiekegu.Playlista:• Naxker – Bidelagun (Matxenia II // 2024)• Naxker – Pista Bat (Pista Bat // 2025)• Itoiz – Ezekielen Prophezia (Ezekiel // 1980)• Itoiz- Phuntzionariat (Itoiz // 1978)• Hertzainak – Esaiok (Salda Badago // 1988)• Lukiek – SnK (Lukiek#2 // 2021)• Naxker - Ezin Dut Sinetsi (Matxenia II // 2024)• Niko Etxart -Euskadi Jator goxo eta puta hontan (Baikor // 1990)• Gu ta Gutarrak - Noiz hasi ote zen dena (Bertso berriak eta lagun zaharrak// 2007)• Belako - Orein Orain (Sigo Regando // 2023)• Verde Prato - Ez zinen (Adoretua // 2023)

Usurbilen, 1974an jaio zen Haritz Harreguy, Euskal Herriko soinu alkimista handietako bat. Bolumena, espazioa, dinamika, harmonia eta elementu soniko ezberdinei leku egokia ematea izan da bere erronka urteetan zehar, soinu bakoitzak besterik zapaldu gabe gure belarri edo azalerainoko bidea oztoporik gabe egin dezan. Azken finean, musika da bere mundua, artisten sentimenduak ahalik eta egokien transmititzea eta horretarako, halaber, artista izan beharra dago. Soinu teknikari eta ekoizle izate horren atzean dagoen ezagutza, zaintza eta trebezian oinarrituta sormen eta adierazkortasunaren distira ikuskatu nahi genuke bere kantutegi pertsonala entzunez.Ekain Perezek gidatutako “Lore Hostoak” podcastaren atal honetan Haritz Harreguy hostokatu dugu.Playlista:• eMe – 2+2 Lau (Beleak Elurretan // 2017)• Mikel Labora / Xabier Lete - Izarren Hautsa (Lau Bost // 1980 -– Kantatzera Noazu //1976)• Itoiz - To Alice (Musikaz Blai // 1983)• Eskorbuto – Las Multitudes Son un Estorbo (Los demenciales chicos acelerados // 1987)• Latzen – Indarra (Kontzientzia Ala Infernua // 1996)• Berri Txarrak – Ikasten (Ikasten // 1999)• S.A. – Pauso Bat (Polvo en los ojos // 2000)• Eñaut Elorrieta – Zaldia Eta Behelainoa (Irteera Argiak // 2019)• Sen – Zure Askatasunarengatik (Gaizki Esanak… // 2002)• Kuraia - Egunsentian (Kuraia // 2001)• Marte Lasarte – Marte Lasarte (Ez Da Besterik // 2024)• Delirium Tremens – Aio (Hordago // 2022)