
Hosted by ZuZeu Podcast · EU

-Karonte- Ur ilunen azalean, erresuma ixilean, bere isladari begira gelditzen da. Zahartua du aurpegia, zaurituak eskuak, bakardadeak hil dio bihotza. Hilberrien hitzak penaz entzuten ditu beti bera baita arimen mundura gidari. Min bat dauka barrenean arimak jasotzean, izana oinazez betetzen diona. "Zergaitik ezin dut ezagutu hilkor hauen antzera bizia den altxor horren sentipena?". Hilberrien hitzak penaz entzuten ditu beti bera baita arimen mundura gidari. Hildakoen hitzak hilak sentitzen ditu beti haiek bizi izan dutena ez baitu hark bizi. Ur ilunen azalean gauero doinu hau entzutean, arimak heldu ta dantzan hasten da. Hildakoen besoetan, bizi izpi bat sentitu nahiean taupada bakarti baten irrikaz...

-Sumin- Jainko gazte ta gaizto bat naiz ni kontuz ibili nire bidean jartzearekin nahi dudan guztia egin dezaket nik ez du izango inoiz inork ni gelditzerik Hankaz gora jar dezaket mundu guztia nahi bezala itzali dezaket eguzkia ezabatu egin ditzaket itxaropen izpiak nire izena... Jainko gazte ta gaizto bat naiz ni jendea pozik ikusteak min ematen dit beldurra ta izua zabaltzen ditut nik ez dago nire izena entzun ez duenik Daukadan lagun bakarra iluntasuna eguna amaitzen denean ni naiz gauaren jauna nire eskuetan dauzkat hilkor denen biziak nire izena... Sumin Hankaz gora jar dezaket mundu guztia nahi bezala itzali dezaket eguzkia ezabatu egin ditzaket itxaropen izpiak ni naiz eta... Sumin

-Lurraren haserrea- Ekialdean urak irentsi ditu hiriak, milaka gizaki Atlante berriak bailitzan,Olatu itzelek ito dituzte garraxiak, Itsasoak darama sakontasunera,etorkizun bat borrokatzen zuten haien esperantza.Mendebaldean haizeak bortizki jo du lurra, begi bakarreko jainko suti baten moduan,Zerutik bidaliaz suntsipenaren oihua, Haizearen indarrak irauli du dena, Ihesi joan ezin izan dutenen buru gainera, Lurrak hartu nahi ote du haren mendekua bere azala ta bihotza mintzen dugunengan, Traizioz beteriko antzezlan zahar honen azken eszenan,Esnatu da azkenik lurraren haserrea,Izurrite beltza gainetik kendu nahiean ,Zorrak ordaintzeko momentua iritsi da...

Axeri dantza (Hernani)

-Eskutitza- Idazten dizkizudan lerro hauekin kontatzera noakizu, nire burutik pasatako hodei batzu eta bihotzaren zenbait mezu. Duela hainbat urte heldu nintzen hona ta ez da ezer aldatu,urteak pasatuz joan dira baina oraindikan ez zaitut zu ahaztu.Bizirik mantentzen nauen gauza bakarra zure irudia bait da,nire abestien hots zakarra zure oroimenak sortua da ... Pareta hauek ezin dute nire kantua gorde,nire doinua ixiltzen saiatu arren ! Etxera itzultzen naizenean, erakutsiko dizkizut,gure mendietako zoko guztiak, nirekin ezagutu ditzazun.Oraindik hainbat urte falta arren, ez dut itxaropena galduko,ez naiz bizitakoaz damutzen eta ez naiz sekula ere damutuko.Bizirik mantentzen nauen gauza bakarra zure irudia bait da,nire abestien hots zakarra zure oroimenak sortua da ...Pareta hauek ezin dute nire kantua gorde,nire doinua ixiltzen saiatu arren !

-Arren- Entzun, arren, kementsu izan zaitez orain, hemendik urrun joan beharra bait daukat. Entzun arren, haizeak dakarren deia, nire indarra han behar dute eta. Lurralde ezezagunetan eguna hiltzen ari da eta zuhaitzetan mila begi zelatan dira odol egarriz. Erortzen baldin banaiz baso ilun honen barnean, erortzen baldin banaiz gaua den bitartean nire oinek utzitako aztarnak jarrai itzazu, erortzen baldin banaiz. Lagun arrotzen artean eguna argitzen ari da eta bapatean, ene inguruan, infernua hedatu da. Erortzen baldin banaiz etsaien gorpuen artean, erortzen baldin banaiz garaipenaren atean, nik hemen utzitako borroka jarrai ezazu, erortzen baldin banaiz. Erortzen baldin banaiz osto lehorren artean, erortzen baldin banaiz zugana itzuli beharrean malko gabeko lur batetan zain izango nauzu, erortzen baldin banaiz...

-Darien- Itxi itzazu begiak, gogoan izan nire hitzak, ez baituzu inoiz ahaztu behar kondairak dioena. Uda garaia amaitzean, lehortearen ostean, negu amaigabe bat hedatuko da lurrean. Atzapar beltz baten azpian hilko da gure lurra. Kondenaturik gaude denak alda ezina baita kondairak dioena... Baina kondairak ez daki momentu ilunenean, itxaropenaren argia itzaltzear dagoenean, ontasunaren seme, gaizkiaren oinordeko paturik gabeko haur bat dela jaioko. Borondate hutsaz sorgindutako elurretan lore gorriak margotzen dituen bitartean, berak jakin gabe mundua bere eskuetan izango da, Darien...

-Arren- Entzun, arren, kementsu izan zaitez orain, hemendik urrun joan beharra bait daukat. Entzun arren, haizeak dakarren deia, nire indarra han behar dute eta. Lurralde ezezagunetan eguna hiltzen ari da eta zuhaitzetan mila begi zelatan dira odol egarriz. Erortzen baldin banaiz baso ilun honen barnean, erortzen baldin banaiz gaua den bitartean nire oinek utzitako aztarnak jarrai itzazu, erortzen baldin banaiz. Lagun arrotzen artean eguna argitzen ari da eta bapatean, ene inguruan, infernua hedatu da. Erortzen baldin banaiz etsaien gorpuen artean, erortzen baldin banaiz garaipenaren atean, nik hemen utzitako borroka jarrai ezazu, erortzen baldin banaiz. Erortzen baldin banaiz osto lehorren artean, erortzen baldin banaiz zugana itzuli beharrean malko gabeko lur batetan zain izango nauzu, erortzen baldin banaiz...

-Eskutitza- Idazten dizkizudan lerro hauekin kontatzera noakizu, nire burutik pasatako hodei batzu eta bihotzaren zenbait mezu. Duela hainbat urte heldu nintzen hona ta ez da ezer aldatu, urteak pasatuz joan dira baina oraindikan ez zaitut zu ahaztu. Bizirik mantentzen nauen gauza bakarra zure irudia bait da, nire abestien hots zakarra zure oroimenak sortua da... Pareta hauek ezin dute nire kantua gorde, nire doinua ixiltzen saiatu arren ! Etxera itzultzen naizenean, erakutsiko dizkizut, gure mendietako zoko guztiak, nirekin ezagutu ditzazun. Oraindik hainbat urte falta arren, ez dut itxaropena galduko, ez naiz bizitakoaz damutzen eta ez naiz sekula ere damutuko. Bizirik mantentzen nauen gauza bakarra zure irudia bait da, nire abestien hots zakarra zure oroimenak sortua da... Pareta hauek ezin dute nire kantua gorde, nire doinua ixiltzen saiatu arren !